LASTURREN

Ostegunean HHko eta LHko ikasleak Lasturko aterpetxera joan ginen gaua pasatzera.
Bertan, Deba Naturakoei esker, ekintza desberdin asko egin ditugu.

Ostegun goizean, talo tailerra euki genuen, gero gure kabuz frontoian esku pilotan aritu ginen. Bazkaldu ondoren, errekako xomorroak ezagutzeko parada izan genuen, horretarako salabardo eta potetxo batzuk hartu eta uraren kalitatea nolakoa den ere ezagutu genuen. Zortekoak izan ginen zeren pila bat bizidun aurkitu genituen: zapaburuak, arrainak, erreketako karramarroak, trikopteroak, burdin-orratzen larbak, efimerak... Ondoren, hortzeko ore natural bat ere egin genuen. Gero, jolaserako tartetxo bat euki genuen eta afaldu ondoren, lotarako ordua iritsi zen. Parranda bixkat eta gero, denok lotara!!
Ostiral goizean, indarrak hartu gosari eder batekin eta gero, txoriei buruzko tailerra euki genuen. Txori desberdinen ezaugarriei erreparatu, kantu desberdinak entzun, habia bat montatu eta zuhaitzean eseki... eta amaitzeko, mendi buelta txiki bat egin genuen txoriak ikusteko asmoz. Bele bakar bat ikusi genuen bakarrik! A ze pena! Bazkaldu, maletak egin eta Aizarnara berriro.

Ze ondo pasatu dugun!! Primerako egonaldia izan da!!

Eskerrik asko Ainhoa, Diego, Gerard eta Maitaneri. Izugarrizko lana egin duzue!!

Berriz bueltatzeko gogoarekin geratu gara!!



...

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA