Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

BARATZEAN

Irudia
Gaur melisa eta menta landatu ditugu gure baratzean. Teila pare bat ere jarri ditugu barraskiloak bertara joateko eta landareak ez jateko. Aurreko egunetan jarritako zerbeza basoetan bisitari ugari euki ditugu.

IRAKURKETA SAIOAK

Irudia
Gaurtik aurrera, eskolan beste ekintza bat edukiko dugu: irakurketa saioak. Saio hauek HH eta LHko ikasleek batera egingo dute. Astearteetan, ingelerari egingo diogu tartetxo bat eta ikasle guztiek batera ingelerako ipuin bat entzungo dute. Ostiraletan euskarazko edo erdarako ipuin bat aukeratu eta beraiek nahi duten ipuina entzuteko parada izango dute. Gaurko ipuinak, OSTIRAL eta LA VISITA izan dira. Orokorrean asko gustatu zaie.

GURE TXORIMALOA

Irudia
Pazko jaiak direla eta, gure txorimaloa egin dugu. Josetxo izena jarri diogu. Arratsaldean eramango dugu.  

8.IRRATSAIOA

Gaur Jose Luis Alberdi etorri zaigu eskolara irratsaiorako laguntza ematera. Irratsaioari formatoa aldatzeko asmotan, goiz osoan prestaketa lanetan aritu gara eta arratsaldeko lehen orduan irratsaioa zuzenean eman dugu. Erronka lortu dugu!! Zorionak ikasle guztioi!!

LASTURREN

Ostegunean HHko eta LHko ikasleak Lasturko aterpetxera joan ginen gaua pasatzera. Bertan, Deba Naturakoei esker, ekintza desberdin asko egin ditugu. Ostegun goizean, talo tailerra euki genuen, gero gure kabuz frontoian esku pilotan aritu ginen. Bazkaldu ondoren, errekako xomorroak ezagutzeko parada izan genuen, horretarako salabardo eta potetxo batzuk hartu eta uraren kalitatea nolakoa den ere ezagutu genuen. Zortekoak izan ginen zeren pila bat bizidun aurkitu genituen: zapaburuak, arrainak, erreketako karramarroak, trikopteroak, burdin-orratzen larbak, efimerak... Ondoren, hortzeko ore natural bat ere egin genuen. Gero, jolaserako tartetxo bat euki genuen eta afaldu ondoren, lotarako ordua iritsi zen. Parranda bixkat eta gero, denok lotara!! Ostiral goizean, indarrak hartu gosari eder batekin eta gero, txoriei buruzko tailerra euki genuen. Txori desberdinen ezaugarriei erreparatu, kantu desberdinak entzun, habia bat montatu eta zuhaitzean eseki... eta amaitzeko, mendi buelta txik

ANIN URTEBETETZEA

Irudia
Maiatzaren 3an, Bidanira joan ginen antzerkia egitera. Egun hortan bertan, Anin urtebetetzea izan zen. Ez genuen ospatu beti bezala, baina hemen daude argazki gutxi batzuk. ZORIONAK ANI!! AUPA ANI!! 8 URTE HANDI!!

7.IRRATSAIOA

Apirileko irratsaioa atzeratu egin zaigu maiatzera. Hona hemen irratsaioa entzungai.

UDAL FOROAN ZESTUAN

Irudia
Gaur, Zestuko Udaletxera jaitsi gara LHko ikasleekin. Bertan, udal foroa eduki dugu. Dakizuen bezala, aurtengo gaia HONDAKINAK da eta horren inguruan gure proposamen eta konpromezuak helarazi dizkiogu Udalari. Arroako ikasleak ere bertan egon dira eta bi eskoletako ikasleek zeregin berdina eduki dugu. Udaleko teknikariek eta alkateak berak ere, erantzun batzuk eman dizkigute. Amaitzeko, hamaiketako osasuntsu bat prestatu digute. Hona hemen argazki batzuk:  Gure ikasleak adi-adi entzuten  Udalaren erantzuna 1.proposamenari  Udalaren erantzuna 2.proposamenari  Udalaren erantzuna 3.proposamenari Hamaiketakoa

HEGOIREN URTEBETETZEA

Irudia
Maiatzaren 7an Hegoik 9 urte bete zituen. ZORIONAK MUTIL!!