Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2017

4. IRRATSAIOA

2017ko azken irratsaioa entzungai dago. Gauden sasoian egonik, irratsaio honi gabon ikutu bat eman diogu. Espero zuen gustokoa izatea!!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Nortzuk etorri zaigula eskolara gaur? Bai, bai, Olentzero eta Mari Domingi beraien astoarekin opariz beteta. A zer nolako urduritasuna eta poza!! Olentzero etorri baino lehen, ikasle, guraso eta irakasleok txistorra bokadilloa jan dugu eta gero beraien ongietorria egitera irten gara. Mendi puntatik jaitsi dira Olentzero eta Mari Domingi eta han geunden beraien zain. Eta gainera urtean zehar txintxoak izan garenez, opariak banatu digute eta umeak gustura geratu dira. Eskerrik asko Olentzero eta Mari Domingi!!  

PINera IRTEERA

Iritsi da urte guztian zain egon garen eguna. Gaur PINera joan gara!! Batzuk beterano, beste batzuk urduri... Oso ondo pasatu dugu!! Datorren urtean gehiago.  

MUSIKAKO ANTZEZLANA

Hiruhileko honetan Gizakiaren eboluzioa proiektua landu dugu. Ahalik eta arlo gehienetara zabaltzen saiatu gara gaia eta musikan antzezlan bat egiteko aprobetxatu dugu.. Hona hemen argazki batzuk.

NIRE GORPUTZA DA....

Irudia
NIRE GORPUTZA DA abestia, ikasleekin aniztasuna eta jazarpena lantzeko material ederra da benetan!! Taldearen izena K antu kolore da eta ikastetxeetan lantzeko kantu didaktikoak sortzen dituzte. Ikusi bideoa.

WE WISH YOU A MERRY CHRISTMAS

Irudia
Gabonak ia gainean, ingelesean gabon kantu bat lantzen ari gara.

3.IRRATSAIOA

Ikasturte honetako 3.irratsaio entzungai dago. HHkoak ausart joaten dira irratira eta LHkoak ere ausart ingelerarekin. Jarraitu horrela!!

EUSKARA EGUNA

Abenduaren 3, igandea, euskararen nazioarteko eguna. Eskolan, ostiralean ospatu genuen. Arratsaldean, ikasleek Aizarnako hitz eta esamoldeak ekarri zituzten. Hitz horiek kartulinetan idatzi eta eskolan bertan jarri genituen. Bitartean, Haur Hezkuntzakoak aurpegiak margotu eta jolas batzuk egin zituzten. Eta jaialdiari bukaera emateko, euskararen txantxangorria dantzatu zuten.

ILLAUNEN URTEBETZEA

Abenduaren 1ean, ostiralean, Illaunen urtebetetzea ospatu genuen. 11 urte bete ditu Illaunek. ZORIONAK ILLAUN!!